XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hona hemen gure ustez ikasleari informazio baliagarria emateko ebaluaketak bete behar dituen baldintzak: (Garcia-Debanc C., Mas M., 1985; Mas M., 1985).

1) Ikasleak jakin behar du zein punturi buruz izango den ebaluatua bere lana: Irakasleak eskatzen diona.

Testu-produkzioaren kasuan enuntziakeraren parametroak esplizitatu (bai produkziorako eta bai ebaluaziorako).

2) Bere errakuntzak lokalizatzeko gai izan: Erdiko Zikloko haurrentzat nahiko lan zaila bada ere, talde lanean eta tresna egokiak eskainiz gero haurrak gai dira beren errakuntzak aurkitzeko.

Hona hemen ikasleei eskainitako tresna batzuk: (...).

Testuen bisualizazioa (ikus 7. eranskina): Testua berridazten da, errakuntzak nabarmenduz.

Baliabide hau errakuntz hauek nabarmentzeko erabili dugu batipat: etaren errepikapena testuan zehar / pertsona edo gaiaren izena testuan zehar gehiegi errepikatu duela nabarmentzeko.

Testuak bisualizatzea baliabide nahiko zaila iruditu zaigu, nahiz eta zenbait kasutan eraginkorra izan.

Eredu ezberdinen konbaraketa: testu antolatzaile desberdinez baliatuz osatutako testuak.

Talde-lana: Aurreko puntuetan esan bezala, lan zailak burutzeko erabili dugu estrategia hau.

3) Gai izan bere prozesua bideratzeko, eskuhartze pedagogiko egokitik abiatuz.

Guk ondoko estrategia hauek erabili ditugu: Ikasleari itzuli berak produzitutakoa (ikus 8. eranskina): Hobetu daitezkeen puntuak azpimarratu dizkio irakasleak bertan.

Testu antolatzaileen zerrendak, material hau oso baliagarri suertatu zaie ikasleei kontsulta material bezala, eta beti ere baldin badakite nola erabili.

Ulermen-ihardueretan irakaslearekin interakzioa erabili izan da estrategia modura, ea ikasleak irakaslearen laguntzarekin bera bakarrik baino aurrerago heltzen den ulermen-lanetan.

Aurreko puntuaren antzera baina talde-lana erabili izan da autoerreflexioa bideratzeko.